Ariketa fisikoa egiteko makinak jarriko dira bidegorrian

Gaur hasi dira Soraluzetik Osintxurako bidegorrian ariketa fisikoak egiteko makinak instalatzen. Makina hauekin, bertan paseoan ibiltzen diren herritarrek bestelako ariketa fisikoak egiteko aukera izango dute horrela

Soraluze BIDEGORRI

 

 

Guztira sei makina jarriko dira: barra paralelo bikoitzak, luzaketetarako gurpila, bizikleta estatikoa eta abdominaletarako bankua, gorputza bihurritzekoa eta altxatzekoa eta, korredore aereoa eta bizikleta eliptikoa.

 

Makinek eta hauek instalatzeko lanek 12.196,12 euroko kostua izango dute eta Juegos Kompan S.A. enpresak egingo ditu.