Hezkuntza Proiektua diseinatzen hasi dira eragileak

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan ateratako ondorioei jarraituz Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua diseinatzeko lanari ekin dio Hezkuntza Proiektuko lan taldeak.

BO6

 

Lan hori egiteko parte hartze prozesua jarri dute martxan. Lehen fasean hezkuntzako eragileekin garatuko da lana eta bigarren fasean edozein herritarrek izango du bere ekarpenak egiteko aukera.

                                                            

Hezkuntza herri osoari dagokion gai bezala ulertuta gure herriak nahi eta behar duen hezkuntza eredu hori lortzeko guztion parte hartzea izango da beharrezkoa lan taldearen esanetan.

Prozesu hau bi fasetan egitea aurreikusten da. Hasteko Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektuaren oinarri ideologikoa zehaztuko da. Behin hau adostuta hurrengo urteetarako lan ildo zehatzak eta hauek aurrera eramateko eragile eta herritarren arteko foro edo bilgune aproposenak adostuko dira.

 

Hezkuntza proiektu hau benetan integrala izan dadin herriko hezkuntza formal nahiz ez formaleko eragileek eta hezkuntzarekiko interesa azaltzen duten herritarren ekarpenak jasotzeaz gain, haur eta gazteen parte hartzea nahiz herritarron jatorri aniztasuna ere hartuko dira kontutan.

 

Prozesuaren dinamizazioa Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren zerbitzuak kontratatu ditu Udalak maiatzera arte eta 10.000 euroko inbertsioa izango da.