Uraren Eguneko I. Argazki lehiaketaren oinarriak

Hainbat herritarrek Argazki Lehiaketan parte hartzeko oinarriak zein diren galdetu dituzuenez, hemen jartzen ditugu eskuragarri.

Kartela2

 

 

 

Martxoaren 22an Nazioarteko Uraren Eguna ospatzen da. Jasangarritasun taldetik bizitzarako ezinbestekoa den baliabide honen eguna ospatu eta duen garrantzia zabaltzeko argazki lehiaketa bat antolatzea erabaki dugu. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak ondorengoak dira:

LEHIAKETA OINARRIAK

Lehena. Parte-hartzaileak

Soraluzeko herritar edo ez herritar den edozeinek parte hartu dezake.

Bi kategoria egongo dira:

  • 16 urte artekoak

  • 16 urtetik gorakoak

Bigarrena. Antolatzaileak

Alkarrekineko Jasangarritasun taldea

Hirugarrena. Gaia

Ura, modu zabalean, izango da lehiaketaren gaia. Norbanakoaren ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudiaren kontrako edukiak dituzten irudiak ez dira publiko egingo.

Laugarrena. Argazkien baldintzak

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkezteko aukera izango du.

Lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira, parte hartzailearen jabegokoak alegia, parte hartzailea argazkien irudi-eskubideen erantzule izanik.

Ez dira aurretik saritutako argazkiak onartuko.

Modu elektronikoan edo beste baliabide batzuk erabiliz eraldatutako argazkiak ez dira onartuko, ezta fotomuntairik ere. Aldiz, kolore eta argitasun zuzenketa txikiak onartuko dira.

Bosgarrena. Lanen aurkezpena.

Argazkiak 15x20 formatuan errebelatuta aurkeztuko dira.

Argazkiak bi modutara helarazi daitezke:

- Soraluzeko udaletxean. Harreran eskuragarri dagoen parte-hartze orria bete eta gutun azal txiki baten sartuko da, sobrearen azalean kategoria adieraziko da. Sobre txikia eta aurkeztu nahi den argazkia, sobre handi baten sartuko dira, honetan ere kategoria adieraziko da.

-Posta bidez. Sobre txiki baten barruan Izen abizenak eta kontaktu telefono zenbakia adieraziko dira. Sobre txikiaren azalean aurkeztu nahi den kategoria adieraziko da ( A kategoria: < 16 urte edo B kategoria: >16 urte). Argazkia eta parte hartzailearen datuen sobre txikia beste sobre handiago baten sartuko dira eta helbide honetara bidaliko dira:

Uraren Eguneko I. argazki lehiaketa (kategoria)

Soraluzeko Udala

Santa Ana Kalea 1

20590 Soraluze

Gipuzkoa

Aurkezpen epea

Lanak, martxoaren 6ko eguerdiko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Egun honetatik aurrera postaz hel daitezkeen argazkiek ez dute lehiaketan parte hartuko.

Seigarrena. Epaimahaia

Kontrargi taldea

Zazpigarrena. Sariak

- A kategoria: < 16 urte

- 1.SARIA 50euro

-2.SARIA 25euro

- B kategoria: >16 urte

- 1.SARIA 150euro

- 2.SARIA 75euro

Zortzigarrena. Sari banaketa

Sariak Soraluzeko polikiroldegiko erakusketa gelan banatuko dira, martxoak 10ean arratsaldeko 19:30tatik 20:00etara.

Bederatzigarrena. Erakusketa

Parte hartu duten argazkiak Soraluzeko polikiroldegiko erakusketa gelan egongo dira ikusgarri martxoaren 10etik 14ra.