Martxoaren 8a, Soraluze parekidea eraikitzeko aldarri eguna

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna da eta aurten ere Soraluzeko Emakumeen Topaguneak eta Udaleko Parekidetasun Batzordeak aldarrikapena diziplina eta forma ezberdinetan adierazteko ekimenak antolatu dituzte. Barruan duzue egitarau osoa.

martxoak8

Euskal Herria Parekidetasunez eraiki” lelopean egunean bertan egingo den kontzentrazioaz gain, aurreko egunetan Umore-terapia tailerra, pala txapelketa, Pintxo-Klown ikuskizuna eta haurrei zuzendutako “Do, re, mi, golkua bete ipuin” ipuin kontaketa saioa izango dira. Martxoaren 13an berriz “Macho-Maris” antzerkia eskainiko du Zipriztintzen antzerki taldeak antzokian.

 

Umore-Terapia tailerrean parte hartzeko, aurrez izena eman behar da martxoaren 2a baino lehen Udaleko Harrera Bulegoan.

 

Martxoak 4, eguaztena

Umore-Terapia” jolasa, emozioa eta umorearen inguruko tailerra. 18:30ean Erakusketa gelan.

Dinamizatzailea: Nagore Vázquez psikologoa

*Izena emateko epea: Martxoaren 3a arte (Udal bulegoetan edo 943753043 telefonora deituta)

(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)

 

Martxoak 5, eguena

Pintxa-klown” performance saioa. 19:00retan Soraluzeko kaleetatik .

Dinamizatzailea: KontuKantoi.

(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)

 

Hatzamarren bertuteak” erakusketaren inaugurazioa, Gaztelupe tabernan.

(Ant: Ekaitz Uzin eta Olatz Sebal)

 

Martxoak 6, barixakua

Do, re, mi, golkua bete ipuin", umeei zuzendutako ipuin kontaketa (4-10 urte bitartekoentzat). 18:00etan Antzokian.

Ipuin kontalaria: Amaia Arriaran

(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)

 

Martxoak 8, domeka

Emakumeen pala partiduak. 11:00etan frontoian.

Kontzentrazioa “Euskal Herria Parekidetasunez eraiki” lelopean. 13:00etan Plaza Barrixan. Ondoren “Poteo feminista” Soraluzeko tabernetatik.

(Ant.: Soraluzeko Emakumeen Topagunea eta Udaleko Parekidetasun Batzordea)

 

Martxoak 13, barixakua

Helduentzako antzerki emanaldia, “Macho-Maris”. Antzerki taldea: Zipriztintzen. 22:15ean, Antzokian.

(Ant.: Udaleko Kultura Batzordea)