Bihar Hezkuntza Proiektuko bilera

Bihar Hezkuntza Proiektuko bigarren bilera egingo da udaleko Batzar Aretoan. Bileran Proiektuaren helburuak adostuko dituzte. Edozeinen parte hartzerako zabalik dagoela gogorarazi dute.

10911419 1451976485092791 3700966068425149060 o

Aurreko bileran Soraluzeko hezkuntza ereduak izan beharko lituzkeen ezaugarriei buruzko ideia zaparrada bat egin zuen, eta ideia haiekin osatutako lehenengo dokumentu zirriborroa esku artean da dagoeneko. (Hemen duzue eskuragarri).

Biharko bileran ezaugarri horiek adostu eta horietan oinarrituta Soraluzeko hezkuntza Proiektuak izan beharreko helburuak identifikatzeari ekingo diote.

Hitzordua, bihar, asteazkena, 18:30etan udaletxeko pleno aretoan. Parte hartu nahi duen oro dago gonbidatuta, guztion iritzia baita garrantzitsua eta beharrezkoa taldekideen esanetan.