Fracking-ari buruzko erreportaje emanaldia uraren eguna dela-eta

Martitzenean, Uraren Egunaren baitako egitarauan, Fracking-ari buruzko erreportajea eskainiko du Jasangarritasun Taldeak antzokian, gasaren estrakzio teknika honek uraren zikloan dituen arriskuak azalduz. Debagoieneko Fracking Ez taldeak egindako erreportajea da eta Euskal Herrian teknika hau garatzeko dagoen plangintzaren xehetasunak ere azaltzen ditu. Bestetik, urari buruzko argazki lehiketan parte hartzeko epea barixakuan amaitzen dela gogortarazi dute.

KartelaRGB