Alkarrekinen lehen aldizkaria kalean

Gaur etxe guztietan Alkarrekinen lehen aldizkaria izango dugu. Aldizkariaren helburu nagusia Alkarrekin zer den erakustea da, praktikaren bidez. Horretarako 2014an egindako zenbait ekimen bildu ditugu, parte hartzaileak elkarrizketatuz. Bestetik, Alkarrekinen Batzar Orokorrean aurkeztu eta onartutako 2015erako ekimenen zerrenda eta aurrekontuak daude taula batean bilduta.