Kontsumo bonoak banatuko dira beharrizana dutenentzat

2015/03/11

Hirugarren urtez Udalak beharrizan larrian dauden herritarrentzat kontsumo bonoak banatuko ditu. Eskaria martxoaren 17tik apirilaren 17ra bitartean egin beharko da, Gizarte Zerbitzuen bulegoan.

Martxoaren 17tik aurrera egin ahal izango dira eskariak.

Aurtengoan, RGI edo AGI laguntzak jasotzen dituztenek 50 €ko bonoa jaso ahal izango dute. Langabetu, langile edo pentsionistek berriz, 100 € jaso ahal izango dituzte, beti ere ezarritakoa baino diru sarrera gutxiago badituzte. Jasotako dirua herriko komertzioetan kontsumitzeko erabili beharko da derrigor.

 

Ekimena, Ongizate Batzordearen proposamenez garatuko da. Jarraian, bono laguntzak eskatu ahal izateko baldintzen xehetasunak:

 

ZENBATEKOA

Laguntza Ekonomikoak jasotzen dituztenentzat 50 €ko bono bana (RGI eta AGI)

eta 100 €ko bono bana gainontzeko kolektiboentzat (ezarritako diru sarrerak baino

txikiagoak dituzten langabetuak, langile eta pentsionistak).

 

ESKAERA

  • Martxoaren 17tik apirilaren 17ra bitartean udaleko Gizarte Zerbitzuan eskatu behar da,

9:30etatik 12:30etara.

  • Eskaera egin baino urte bat lehenago herrian erroldatuta eta benetako bizilekua

bertan dutela egiaztatu beharko dute.

  • Aurkeztu beharreko dokumentuak: NAN, aurrezkien libretaren 1ngo orrialdea,

errenta orokorreko diru-sarreren justifikantea, langabezia kobratu izanaren Lanbideko

egiaztagiria, gizarte segurantzatik jasotzen duen pentsioaren ziurtagiria, bestelako

diru-sarreren agiriak: nominak...

  • Bizileku berean erroldatuta dauden elkarbizitza unitateko kide guztien diru-sarrera

garbiek ezingo dituzte zenbateko hauek gainditu:

 

(12 ordainketatan)

1 PERTSONA

1.050 €/HILEKO

2 PERTSONA

1.400 €/HILEKO

3 PERTSONA

1.516 €/HILEKO

 

Pentsiodunen kasuan (14 ordainketatan):

1 PERTSONA

900 €/HILEKO

2 PERTSONA

1.200 €/HILEKO

3 PERTSONA

1.300 €/HILEKO

 

KOBRATZEA

Onarpena jasoz gero herriko edozein merkatal-gunetan egin ahalko da gastua.

Erosketa tikeak Gizarte zerbitzuetako bulegoan aurkeztu beharko dira.