Bizikleta martxa mugikortasun jasangarria sustatzeko

Bizikletaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak bizikleta martxa antolatu du domekarako.

bizikleta martxa

Martxa, Soraluzetik Osintxura egingo da bidegorrian zehar, eta bizikletan ibiltzearen onurak azpimarratuko dituzte, jarduera osasuntsua izateaz gain, onura sozial handia eragiten duena ere badelako. Hala, bidegorriek duten garrantzia ere azpimarratuko dute.

 

Bizikleta garraio jasangarria izateaz gain aisialdirako tresna paregabea izango da beraz domeka honetan Soraluzen. Goizeko 11:00etan irtengo da martxa Estazio kaletik Osintxura. Bertan piskolabis txiki bat egongo da 11:30-12:00ak aldera.