Paddle pista jartzeko lanak hasiko dira

Kiroldegi gaineko lanak amaitu ostean, U-ko eremua urbanizatzeko lanak hasiko dira hurrengo egunetan. Behin espazioa urbanizatuta, paddle pista jarriko da bertan.

20150424 123522

Maiatzean zehar egingo dira lan horiek eta behin amaituta, Kiroldegiak kirol jardueretarako zein kultur eskaintzarako espazio berriak izango ditu erabilgarri.

 

Urbanizazio lanak, Kiroldegi gainekoak bezala Sasoi Eraikuntzak S.L. Enpresak egingo ditu eta 60.355,60 euroko aurrekontua dute. Paddle pista berriz, Prevencilan etxeak egingo du eta 438,02 euroko kostua izango du.

 

Lanak amaitu ostean, Udalak Kiroldegi gaineko tabernarako proiektuak aurkezteko epea irekiko du.