Erregetxeko aparkaleku plazen egoera azalduko duen aplikazioa jarriko da maiatzean

SMART herria proiektuaren baitan, maiatzean lehen aplikazioak instalatu eta jarriko dira martxan.

 

Aplikazio horien artean izango dira Erregetxeko aparkaleku plazen egoera azalduko duen aplikazioa, wi-fi puntuak, altaboz digitalak eta estazio metereologikoa.

20150424 123842

SMART herria proiektua aurrera doa pixkanaka. Martxoan eta apirilean zehar sarea osatu eta antenak kolokatu ostean, maiatzean aplikazioak instalatzeari ekingo diote.

 

Erregetxean, zenbat aparkaleku plaza dauden libre edo beteta informatzeko sentsoreak instalatuko dira. Informazio hori Arraikuan jarriko den panel elektroniko batean egongo da ikusgarri Erregetxera jaitsi beharrik gabe. Bestetik, Alkarrekin Soraluze aplikazioan ere jaso ahal izango da informazio hori une oro. Informazio zehatza izango da, OTA plazen, elbarrien plazen eta plaza normalen inguruan.

 

Bestetik, hiru wi-fi puntu jarriko dira herrian zehar. Bozgorailu digitalak ere jarriko dira Kalebarren eta Santa Ana kaleetan. Horien bidez, alerta mezuak helarazi ahal izango dira, baita musika jarri ere.

 

Azkenik, estazio meteorologikoa ere ezarriko da. Horren bidez, herriko eguraldiari buruzko informazio guztia izango dute herritarrek eskuragarri. Informazio hori Alkarrekin Soraluze aplikazioan egongo da eskuragarri.

 

Erregetxeko lanak Urbiotica enpresak egingo ditu eta 21.563,41 eurotako aurrekontua dute. Beste aplikazioak berriz Perosanz S.L. Enpresak egingo ditu eta 18.151,28 euroko kostua izango dute.