Auzokonposta gune berriak jartzeko bilerak Ezozi Bidean eta Gipuzkoa Etorbidean

Aurten bi auzokonposta gune berri jartzea proposatu du Jasangarritasun taldeak, horretarako baldintzak aztertu ostean. Ezozi Bideko parkea eta Gipuzkoa Etorbideko parkea dira konposta gailuak jartzeko hautatu diren guneak.

konpostagailua etxaburueta

Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak eta Soraluzeko Udalak auzokonpostaren praktika herrian zabaltzeko helburua dute, hondakinen organikoen kudeaketa jasangarria eta konprometitua sustatzeko asmotan.

 

Inguruko auzotarrek izena eman dezakete auzo konpostan parte hartzeko. Horretarako izena emateko taulak jarri dira inguruko portaletan. Konposta nola egiten den azaldu, sistemaren nondik norakoak esplikatu eta zalantzak argitzeko bilera bana egingo dira.

 

Maiatzaren 4an 19:30etan Ezozi Bideko parkean egingo da lehen bilera eta maiatzaren 6an 19:30etan Gipuzkoa Etorbideko parkean bigarrena. Edozein zalantza izan ezkero udaletxera ere deitu daiteke 943 75 30 45 telefonora deituta.

 

Auzotarrak ekimenean parte hartzera animatu dituzte Jasangarritasun taldekoek, balore positiboz betetako ekintza dela azpimarratuta.