Kirol Eguna ospatuko da maiatzaren 16an

Alkarrekineko Jarduera Fisikoaren lan taldeak eta udalak antolatuta, maiatzaren 16an Kirol Eguna ospatuko da. Goizetik hasi eta iluntzera arte, kirola kalera aterako da, herritarrak kirola egitera eta parte hartzera animatzeko helburuarekin.

Kirol eguna

“Partidetza hau adin tarte zabal bati dago zuzendua, ume zein helduentzat, eta baita emakume eta gizonentzat ere”, adierazi dute lan taldeko kideek. Emakumeen partaidetza sustatu nahi dute bereziki. Partaidetza horren bidez, herrian praktikatzen diren kirol ezberdinak ezagutzera eman nahi dituztela adierazi dute. Zentzu horretan, kalean izango diren kirol praktika batzuk ez dira oso ohikoak izango.

 

Kirol hauek herriko puntu ezberdinetan praktikatuko dira. Goizeko 11:30etan hasiko da egitaraua goizen. Arratsaldean berriz 18:30etan hasita boxeo, giza proba eta dantza erakustaldiak egongo dira.

 

    11:30-13:30 SPINNING (Kiroldegi gaineko terrazan)

    11:30-14:00 HERRI KIROLAK (Zubi Nagusian)

    11:30-14:00 JOLASAK (Plaza Barrixan eta Kalebarrenen)

    11:30-14:00 ROKODROMOA ETA TIROLINA (Plaza Zaharrean)

    11.30-12:30 RUGBIA (Institutu ondoan).

    12:30-14:00 CRIKETA (Institutu ondoan).

    12:00-14:00 PETANKA (Petanka zelaian, Jubilatuen etxe ondoan).

 

    18:30 BOXEOA (Zubi Nagusian)

    19:15 GIZA PROBA (Zubi Nagusian)

    20:00 DANTZA (Zubi Nagusian)