Gipuzkoako aurrekontuetako 2.000.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko bilera barixakuan

Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren urtez aurrekontu parte hartzaileak egingo ditu. Aurten lehenengoz, Debabarreneko herritarrek 2.000.000 euro eskualdean zertan inbertitu erabaki ahal izango dute.

 

Herriz herri bilerak egingo dira horretarako. Soraluzen, barixakuan egingo da 19:00etan Antzokian bilera eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

2015-04-28 aurrekontuak

Debabarrenan 2.000.000 euro hurrengo lau urteetan zertan inbertitu erabakiko dute parte hartzen duten herritarrek. Lehen bilera honetan herritarren proposamenak jasoko dira.

 

Guztira bost fase izango ditu prozesuak. Lehen proposamenak jaso ostean, eskualdean lehentasunak finkatuko dira. Ondoren, aldundiko teknikariek baloratu ostean proposamenen behin betiko hautaketa egingo dute herritarrek eta Foru Aldundiaren aurrekontuetan sartuko dira.

 

Metodologia zehatza bileran azalduko da hala ere. Informazio gehiago nahi duenak www.aurrekontuahobetzen.eus webgunea bisitatu dezake.