168 lagunek eskatu dute laguntza bonoa

2015/05/14

Martxoaren 17tik apirilaren 17ra beharrizan larria duten herritarrek laguntza bonoa eskatzeko aukera izan zuten Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.

KARTELA

Guztira 168 lagunek eskatu dute bonoa. AGI eta RGI prestazioak jasotzen dituztenek 50 €-ko bonoa jasoko dute herriko dendetan kontsumitzeko. Langabetu, pentsionista, langile eta diru sarrerarik ez dutenek berriz 100 €-ko bonoa.

 

Bonoa eskatu duten herritarretik 26 dira AGI prestazioa jasotzen dutenak eta 54 Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak. 6 langabetu, 58 pentsionista, 18 langilek eta diru sarrerarik ez duten 6 lagunek eskatu dituzte bonoak.