Ekainaren 6an hezkuntza proiektua aurkeztu eta ekarpenak egiteko aukera

Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektuko prozesu parte hartzaileak aurrera darrai. Otsaila eta martxoan zehar herriko hezkuntzako eragile nahiz herritar ezberdinekin Soraluzerako nahi dituzten Hezkuntza ereduaren ezaugarriak eta helburu orokorrak adostu ondoren, hurrengo urteetan landu beharreko behar edo gabezi nagusiak identifikatu dituzte eragile ezberdinekin egindako banakako bileretan.

CE5tzf3WgAEAzgs

Bilera hauetan, Haur eskola, Eskola, Institutua, EPA, Atxolin eta Keixeta guraso elkarteak, Kukumixo, Ludoteka, Musika eskola eta gaiarekiko interes berezia izan duten herritarrekin batu dira. Eragile bakoitzak herrian hezkuntza ikuspegitik ikusten dituen behar nagusiak zerrendatu dituzte aurrez adostutako hezkuntza ereduak izan beharreko ezaugarri bakoitzean.

 

Hala, behar konkretu horiei erantzungo dien epe motzeko helburu zehatzak adostuz, teoriatik praktikara salto egin, eta ekintza nahiz jarduera ezberdinak proposatzeari ekin diote.

 

Hezkuntza Proiektuaren eta hemendik eratorri den plan estrategikoa herritar guztiekin elkarbanatzeko Ekainaren 6an goizez, saio ireki bat egingo dute Hezkuntza Proiektuko lan taldekoek antolatuta herriko antzokian. Saio honetan herritar guztiek beren ekarpena egin eta ekintza eta jarduera ezberdinak proposatzeko aukera izango dute.

 

CE5tw 8WAAEXitJCE5tyeCWoAEm-SL

 

CDMPTsIW0AAh9l0CDNmu4MXIAAvbxq.jpg-large

 

CDIaYPqXIAIp4TMCDMPSysWMAAynoi

 

CDIaWVOWAAAWiy8

CDIaUpWWMAAwlgg