V. Bizikale Azoka maiatzaren 23an

 

Bizikale azoka ospatuko da bostgarrenez maiatzaren 23an.

 

Orain arte bezala, goizean dendarien azoka eta arratsaldean tabernetan pintxo dastaketa egongo dira, baina egitarauari dagokionean berrikuntzak daude.

4

Udaberria eta udazkena. Bizikale Dendarien Elkarteak herriko hirugarren sektorea sustatu eta herritarrak bertan kontsumitzera bultzatzeko antolatzen dituen azoken sasoiak dira. Bostgarrena apirilaren 23an izango da.

 

Goizean, 10:00etatik 14:00etara dendariak kalera atera eta azoka antolatuko dute. Oraingo honetan Plaza Barrixan izango da eta 140 € zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean. Goiza animatzeko, 11:00etatik 13:00etara Soka Zirkoa taldea arituko da haurrak animatzen kalean. Zirko ibiltaria dira Soka Zirkoa taldekoak.

 

Arratsaldean berriz, 19:00etatik 21:30etara Gila, Gaztelupe, Batzoki, Txoko, Mendata, Intxixu, Arrano, Bolia eta Edurtza tabernetan pintxo ederrez gozatzeko aukera egongo da. Pintxo lehiaketaz gain, Ustekabe fanfarrea arituko da giroa animatzen. Aurrez ordea, 18:00etan ginkana berezi bat egingo da. Lokotx bilketan arituko dira bikoteka. Batek lokotxak jarri eta korrika zubi nagusitik pasealekuan zehar, Gabolatseko zubira joan eta Kalebarrendik bueltan erreleboa eman beharko dio kideari, honek gauza bera egiteko. Honakoak izango dira parte hartzaileak:

 

    1. Iñaki Goenaga – Cris Jacas

    2. David Rascón – Monika Rodriguez

    3. Alberto Calderón – Ainara Muga

    4. Suar Aizpuru – Garazi Katalan