Herritarren ekarpenekin osatutako plangintza egingo da Hezkuntza Proiektuan

Hainbat hilabetetan zehar hezkuntza eremuko eragile eta kolektiboen artean lanean aritu ostean, zapatuan herritar guztiei irekitako saio parte hartzailea egin zen Soraluzeko Antzokian. Hezkuntza Mahaiko kideak pozik agertu dira izandako parte hartzearekin eta jasotako ekarpenekin.

IMG 20150606 121656944

Hezkuntza Proiektuko prozesu partehartzailea abiatu zenetik saio partehartzaileena izan zen larunbatekoa taldekideek azaldu dutenez. 50 herritar inguruk hartu zuten parte helduen saioan Bizkaiko Urtxintxa Eskolako eta Soraluzeko Hezkuntza Proiektuko lan taldeko dinamizatzaileek egokitutako taldetxoetan. Horien artean 12 inguru kanpotik herrira etorri direnentzako itzultzaileekin eta dinamizatzaile gehiagorekin egokitutako taldean aritu ziren. Haurren saioan berriz 60 bat haurrek hartu zuten parte Kukumixoko Hezitzaileek Txatxilipurdikoen laguntzaz prestatutako Ginkana Erraldoian.

 

Lan taldean balorazio formalik oraindik egin ez duten arren, "sentsazioak oso positiboak izan zirela" azaldu dute. Larunbateko saioak herritarren ekarpenak jasotzea zuen helburu eta gai zehatzetan sakontzeko denborarik izan ez zen arren arlo guztietan izan ziren proposamen berriak.
 
IMG-20150606-WA0036
 
Hezkuntza proiektua eta plan estrategikoko dokumentuak larunbateko ekarpen guztiekin osatu ondoren datorren irailetik aurrera martxan jartzeko plangintza bat proposatuko dutela gaineratu dute Hezkuntza Mahaiko kideek. Hala "irailetik aurrera orain arte maila teorikoan landutakoa praktikan martxan jartzen hasiko gara". Gainera orain arteko prozesuan gehiago sakontzeko aukerarik izan ez duten gai horiek lantzeko ere hartuko dute denbora hurrengo ikasturtean.
 
Larunbateko saioa luntx batekin bukatu zuten parte-hartzaile guztiok giro onean.
 
IMG 20150606 121553352
IMG 20150606 121558458
 
IMG 20150606 130449144IMG 20150606 121647111
 
IMG-20150606-WA0033