Bisita gidatu bat gehiago egingo da Dolmenen Ibilbidean

Udazkena Dolmenen Ibilbidean ekimenaren baitan antolatutako bisita gidatuak izaten ari diren arrakasta dela eta, urriaren 11n beste ekinaldi bat egingo da. Saio hau gazteleraz izango da, urriaren 5ean egin zen saioa motz geratu zen-eta. Gehienez 25 laguneko taldeak dira bisitetakoak eta urriaren 5erako 34k emana zuten izena. Jendea kanpoan uztea ez denez egokia, saio bat gehiago antolatzea erabaki da.

Mendizaleak Dolmenen Ibilbidean Udalaitz parean dutela.

Bestetik, euskarazko bisita gidatuak ere arrakasta handia izaten ari dira. Orain arte egin diren bi saioetan 40 lagunek parte hartu dute. Euskarazko azken bisita gidatua domeka honetan izango da goizeko 10:00etan Karakatetik irtenda. Gogoratu debabarrenaturismo.com webgunean edo 695783656 zenbakira deituta eman daitekeela izena.