Arantxa Gabilondo eta Eleuteria Ordax Ontziratu Zaitez kanpainako urriko sarituak

Ontziratu Zaitez kanpainak aurrera darrai. Urriko zozketa egin da gaur. Arantxa Gabilondo eta Eleuteria Ordax dira sarituak. Bakoitzak bost euroko balioa duten bost ticket jasoko dituzte kanpainan parte hartzen ari diren dendetan kontsumitzeko. Oraingo honetan guztira 311 ticket jaso dira.

Arantxa Gabilondo.
Eleuteria Ordax.

Kanpainak abendura arte jarraituko duela gogoratu dute Alkarrekineko Jasangarritasun taldetik.  Arraindegi, fruitategi edo harategiko erosketak egitean tuperra erabiliz eta paperaren erabilera murriztea da helburua. Bi zozketa geratzen dira oraindik eta herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte Alkarrekinetik. Hurrengo zozketa azaro amaieran izango da.