Tuperren erabileraren aldeko kanpaina erosketetan papera eta plastikoaren erabilera murrizteko

“Ontziratu Zaitez” kanpaina abiatuko da uztailaren 5ean Soraluzen ospatuko den Ingurumen Egunean. Soraluzeko Zero Zabor, Alkarrekin, Udala eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean abiatuko duten kanpaina honen helburua harategi, urdaitegi eta arrandegietako paperaren eta plastikozko poltsen erabilera murriztea da, zabor gutxiago sortzeko asmoz. Horren ordez tupperraren erabilera sustatuko da, etxetik eramanaz edo  bestela, produktu hauek saltzen dituzten establezimenduetan tuperrak erosi ahal izango dira 0,5eko prezioan. Hauen erabilera sustatzeko zozketak ere egongo dira.

Kanpainan banatuko diren tuperrak.