Arrakastaz eta giro onean ari dira egiten apaingarrien tailerrak

Jasangarritasun taldeak Gabonetako kontsumo ohituren aurrean, apaingarri jasangarriak egiteko tailerrak antolatu ditu azaroan. Bi saio egin dituzte jada eta arrakastaz ari dira garatzen. Orain arte 35 pertsona inguruk parte hartu dute. Apaingarri hauek herriko taberna, jatetxe eta dendetan jasotako hondakinekin egin dira.

Tailerreko parte hartzaileak koroekin.

Egindako lanen artean argazkietako koroak daude. Hauek Bizikale elkarteko komertzioak apaintzeko baliatuko dira. Kalean ipintzeko izarrak eta loreak ere egiten ari dira plastikozko botilekin.

Azken tailerra datorren domekan izango da, 17:00etatik 20:00etara Merkatu Plazako bilera tokian.

Koroa sorta.