Hondakinen birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko jolasak Debanaturaren eskutik

Azaroaren 22tik 30era Europako Hondakinen Prebentziorako Astea ospatuko da. Hori horrela izanda, Debanatura elkarteak haurren artean hondakinen birziklapena eta berrerabilpenaren garrantzia lantzeko, "Zero Zabor bidean jolastu!" gynkana antolatu du Soraluzen. Jolasak zapatuan, azaroak 29, izango dira Kiroldegian 17:00etatik 19:00etara.

Kartela.

Debanaturak gynkana hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen Prebentziorako Astea dela-eta abian jarri duen "Herriak Garbirik, Zero Zabor bidea Debabarrenan" proiektuaren baitan antolatu du. Hala, Debabarrena eskualdeko herriei zuzendutako prebentzio kanpaina bat gauzatzea nahi du elkarlana bultzatuz.