Anahi Maquinay eta Margarita Uriarte Ontziratu Zaitez kanpainako azaroko sarituak

Ontziratu Zaitez kanpainaren azken txanpan sartuta, gaur egin da azaroko zozketa.  Anahi Maquinay eta Margarita Uriarte dira sarituak. Bakoitzak bost euroko balioa duten bost ticket jasoko dituzte kanpainan parte hartzen ari diren dendetan kontsumitzeko. Oraingo honetan guztira 239 ticket jaso dira.

Margarita Uriarte. Anahi Maquinay.

 

Kanpaink abenduan amaituko dela gogoratu dute Alkarrekineko Jasangarritasun taldetik.  Abendu amaierakoa izango da beraz kanpainako azken zozketa. Arraindegi, fruitategi edo harategiko erosketak egitean tuperra erabiliz eta paperaren erabilera murriztea da helburua eta abenduan ere orain arteko bidean segiz, herritarrak erosketak tuperrekin egitera animatu nahi izan dituzte Jasangarritasun taldekoek. Hurrengo zozketa abendu amaieran izango da.