Sarrera erregistroa

Deskripzioa: Udalari zuzendutako agiriei sarrera momentuan ematen zaie. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiari  zuzendutako agiriak ere legezko balio osoarekin erregistratu daitezke.

Non: Soraluzeko udal bulego orokorretan.

Nola erregistratu zure eskaera:

  • Internet bidez: Internet bidez udalari zuzendutako edozein eskaera egin nahi baduzu, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin Erregistroa atalean. Sarreren Erregistroan zure izenean alta berri bat eman dezakezu. Horretarako testu labur bat (gehienez 256 karaktere) sartzeko formulario bat aurkituko duzu. Erregistro honetan nahi duzun dokumentua ere atxiki dezakezu (testua, irudiak,e.a…). Nahiago baduzu, ondorengo eskaera-orria jaitsi eta bidali/ekarri dezakezu.
  • Bertaratuta: udaletxeko bulego orkorretara bertaratu beharko duzu eta bertan nahi duzun  agiria aurkeztu.  Nahiago baduzu, ondorengo eskaera-orria jaitsi eta bidali/ekarri dezakezu.

Deskargatu dokumentuak