Helbideraketak

Edozein udal zergaren ordainketa helbideratzeko kontu zenbakia ematean datza.

Aurkeztu beharreko agiriak

Helbideraketa eskaera bat aurkeztu nahi baduzu, ondoko inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko duzu: HELBIDERAKETA ESKAERA  (PDF edo Word).

Eskabidea non aurkeztu behar den

  • Inprimakia Soraluzeko Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztuz.
  • Faxa bidaliz: 943 75 3112
  • Posta elektronikoz .

Faxez edota posta elektronikoz egiteko datu hauek zehaztu behar dira:

  • Erreziboaren titularra.
  • Zerga mota.
  • Kontu zenbakia ( 20 digitoak ).

Eskatutako aldaketa eskaera egin ondorengo ekitaldi edo epealditik aurrera hasiko da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik izango.

Deskargatu dokumentuak