Jardueren aurre-komunikazioa

Zer da eta zertarako?

Jarduera sailkatuen aurre-komunikazioa. Helburua, jarduera sailkatu bat garatzeko aurre komunikazioa egitea da, obrak exekutatu ostean baina jarduera martxan jarri aurretik, beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkeztuta.

EAEko Ingurumenaren Babeserako 3/1998 Lege Orokorrak (7/2012 Legeak moldatua), bere II. Eranskinean zehazten du zein diren jarduera sailkatuak; bere B atalean aurre-komunikazioa behar duten jarduera eta instalazioak zehazten ditu.

Aurre-komunikazioak berau aurkezten duenari jarduera martxan jartzeko ahalbidetzen dio, beti ere jardueraren pertsona titularrak eta/edo egiaztagiria bidali duten teknikoak soilik izanda erantzule bakarrak. Alta, horrek ez du esan nahi jarduera martxan jartzeko behar diren administrazio tituluak izateko betebeharra eta sektoreko arautegiek ezarritako kontrolak aplikatu behar ez direnik.

Hartzaileak

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Komunikazio Inprimakia, behar bezala beteta.
  • Jarduerak edo/eta instalazioak proiektura eta aurkeztutako dokumentazio teknikora behar bezala egokitzen dela egiaztatzen duen tekniko konpetente baten ziurtagiria. Era berean indarrean diren arautegiak betetzen dituela eta kasuan, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla egiaztatu behar da.
  • Profesional gaituak eta konpetenteak idatzitako memoria teknikoa apirilaren 23ko 7/2012 Legeak ezarritakoaren arabera.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan emandako alta agiriaren kopia.
  • Instalazio elektrikoari buruzko lurraldeko industria delegazioaren diligentzia dokumentua.
  • Suteen aurkako babeserako bitartekoan ziurtagiria, instalatzaile autorizatuak emana. Extintoreak soilik izateko kasuan, mantenu kontratuaren kopia aurkeztuta nahikoa da.
  • Beharrezkoak diren beste baimen batzuk.

Aurkezteko epea

Mugagabea (jarduera martxan jarri aurretik beti)

Aurkezteko datua

Udaletxeko Harreran: Santa Ana 1, behe solairua.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00.

Informaziorako kontaktua

Hirigintza. Udaletxeta. Santa Ana 1, lehenengo pisua
Telefonoa: 943 75 30 45
e-maila: bulegoteknikoa@soraluze.eus

Zerga eta tasen ordainketa

Onartutako Zerga Ordenantzaren arabera.

Organo tramitatzailea

Hirigintza

Erresoluzio organoa

Alkatetza

Erresoluzio epea

Sei hilabete

Administrazio isiltasunaren ondorioa

Baloratzekoa

Lege arautegia

  • 3/1998 EAEko Ingurumenaren babeserako lege orokorra.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 12ko 7/2012 Legea, barne merkatuko zerbitzuei dagokiena, 2006/123/CE Zuzentaraura zenbait lege moldatzen dituena.
  • Plan Orokorra eta hirigintzako garapen dokumentuak.
  • Zerbitzu publikoen prestazioa eta administrazio lanak egiteagatiko tasen ordenantza erregulatzailea.
  • Uraren ziklo integralaren kudeaketarako Ordenantza erregulatzailea.

Oharrak

Beharrezko dokumentazioarekin aurkeztutako aurre-komunikazioak jarduera hastea baimenduko du aurkezpenaren egunetik aurrera, Udal Administrazioak agintzen dituen kontrol, inspekzio eta egiaztapenak egiteko gaitasuna kaltetu gabe. Ikerketen ostean ez-onartzea egon liteke. Ez da egongo berariazko erresoluziorik. Aurkeztutako aurre-komunikazioaren onespenik ez zaio emango eskatzaileari. Aurre-komunikazioaren eskariaren kopia zigilatua izango da administrazioak emandako dokumentu bakarra.

Jardueraren hasiera pertsona titularren eta egiaztagiria eman duen pertsonal teknikoaren erantzukizun esklusiboz egingo da, beti ere beharrezko titulu administratibo guztiak edo sektoreko arautegiak zehaztuta aurrez derrigorrez egin beharreko kontrolentzat kaltegarri ez den bitartean.


Establezimendua egokitzeko obrak egin behar badira, lehenengo obra lizentziak eskuratu beharko dira, aurre-komunikazioa aurkeztu aurretik. Ondoren, obra lizentzian ezarritako baldintza eta neurri konplementarioak inplementatutakoan, aurkeztuko da aurre-komunikazioa.

Deskargatu dokumentuak