Bosgarren edukiontzi txartelaren eskaria

Deskribapena: Soraluzen hondakinen kudeaketa arduratsua eta birziklapena sustatzeko, hondakin organikoak bereizteko bostgarren edukiontzia erabili daiteke. Horretarako Debabarreneko Mankomunitatean bostgarren edukiontzia erabili ahal izateko txartela eskatu behar da. Txartelarekin soilik ireki ahal da edukiontzi marroia.

Eskaera egiteko tokia: Soraluzeko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoa. Santa Ana 1, 20590 Soraluze.

Organo tramitatzailea: Debabarrenako Mankomunitatea

Aurkeztu behar diren agiriak:

Datuen lagapenerako agiria beteta ekarri behar da Herritarren Arreta Bulegora (jaitsi dokumentua).

Zerga eta tasen ordainketa:

Bostgarren edukiontzian izena eman eta erabiltzen dutenek hobariak dituzte Hondakinen Tasaren ordainketan (ikusi Hondakinen Ordenantza).

Deskargatu dokumentuak