Alkatearen agurra

Agur, adiskide:

Zure aurrean, Soraluzeko Udalaren Webgune berria daukazu. Gaur egunean teknologia berriak duten garrantzia kontutan edukita, ezinbestekoa iruditu zaigu Webgune txukun, erakargarri eta erabilterraza herritarren esku ipintzea.

Komunikazio tresna berri honi esker, soraluzetarrek harreman zuzena izateko aukera izango dute Soraluzeko udalarekin. Eskaerak egiteko, kexak eta iradokizunak aurkezteko, udalak antolatzen dituen ekintza eta ekitaldi desberdinen berri izateko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea eta herritar eta udalaren arteko harremana sendotzeko tresna bilakatzea.

Ongi etorri!

Iker Aldazabal Basauri
Soraluzeko Alkatea