Gizarte zerbitzuak

Lekua: Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoa, Santa Ana, 3. 20590 SORALUZE
Telefonoa: 943 75 00 56 (Ana), 943 75 00 54 (Irantzu)
Faxa: 943 75 11 32
E-posta: gizarte@soraluze.eus (Ana) eta gizartezer@soraluze.eus (Irantzu)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Goizez 09:00etatik 13:00tara (aurrez ordua hartuta)
Arduradunak: Ana Oregi eta Irantzu Benito

Helburua

  • Herritarrak existitzen diren eskubide eta errekurtso sozialen inguruan informatzea, baloratzea eta orientatzea, Gizarte Zerbitzuak eskuratzeko toki bakarra den heinean.
  • Informazio Zerbitzuak: erabiltzaileei babes sozialeko sarean dauden zerbitzu eta prestazioen inguruko beharrezko informazioa ematea, zerbitzu sozialen sistemakoak bereziki.
  • Balorazio Zerbitzuak: kasu bakoitzaren balorazioa egiten da beharrizanak ebaluatuz.
  • Orientazio Zerbitzuak: beharrizanen arabera, zerbitzu edo prestazio egokienetara orientatzean datza. Esku hartzerik behar balitz, arreta plan indibiduala egiten da.

Zerbitzuak

Behar eta egoera pertsonal zein sozial desberdinei aurre egiteko hainbat zerbitzu eskaintzen dira.

Hirugarren adina

  • Etxeko laguntza zerbitzua
  • Tele-asistentzia zerbitzua
  • Eguneko zentroa
  • Egoitza

Mendekotasun egoerak

  • Ezgaitasun edo/eta  mendekotasun balorazioa
  • Mendekotasun egoerekin erlazionatutako diru laguntzak
  • Mendekotasun  egoerei aurre egiteko laguntza  teknikoen eskaera
  • Mobilidade arazoak dituztenentzat aparkaleku txartela tramitatzea

Prestazio ekonomikoak

  • Diru sarrerak bermatzeko laguntzak
  • Gizarte Larrialdietarako laguntzak

Etorkinak

  • Aholkularitza zerbitzuetara bideratzea
  • Urtean behin hitzaldi informatibo bat antolatzea, erresidentzia permiso eta beste eskubideen inguruan

Genero indarkeria

  • Genero indarkeria kasuentzako orientazio eta laguntza.
  • Laguntza psikologikoa
  • Aholkularitza juridikoa
  • Diru laguntzak

Familiak

  • Arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoen antzematea, balorazioa eta esku-hartzea.
  • Banaketa prozesuentzako aholkularitza
  • Familia Ugarien liburua
  • Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatik diru laguntzak
  • Elikagaien Bankua
  • Laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei, Europako Gizarte Fondoko elikagaiak banatzea (urtean hiru aldiz) eta abenduko hilabetean Bergarako Almazenetik.
  • Bono sozialak
  • Urtean behin 50 € edo 100 €ko bono bat banatzen dira aurrez finkatutako baremo batzuetan sartzen diren talde ezberdinen artean .