Haurrak eta gazteak

Lekua: Udaletxea. Santa Ana kalea, 1. 20590 SORALUZE
Telefonoa: 943753043
E-posta: euskara@soraluze.eus
Arduraduna: Mikel Leunda

Zerbitzuaren helburu nagusia herriko haur, nerabe eta gazteei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan egoki garatzeko eta gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea ematea da, jarrera eta jokabide proaktibo eta, jakina, hurbileko batetik.

Zerbitzuak

Informazioa: Haurrarentzat eta gaztearentzat interesgarriak diren gaiei edo baliabideei buruzko datu baliagarriak ematea.

Orientazioa: Alternatibak identifikatzen eta erabakiak hartzen ikas dezaten.

Aisi hezitzailea: Jolas-ekintzen bitartez, bizitzarako gaitasunak, jarrerak eta balioak lortzea.

Ekipamenduak

Ludoteka edo haurtxokoa
Norentzat: 4-10 urte arteko haurrak.
Noiz: Irailetik ekainera.
Ordutegia: Astl.tik osti.era 17:00-19:00.
Tel.: 943257523
E-posta: ludoteka@soraluze.eus
Gaztetxokoa
Norentzat: 10-16 urte arteko haur eta nerabeak.
Noiz: Urritik ekainera.
Ordutegia: Ostiralak 17:00-19:00 (10-12 urte); Larunbat eta igandeak 17:00-20:00 (12-16 urte).
E-posta: gaztelekua@soraluze.eus