Hezkuntza

Lekua: Udaletxea. Santa Ana kalea, 1. 20590 SORALUZE
Telefonoa: 943753043
E-posta: euskara@soraluze.eus
Arduraduna: Mikel Leunda

Zerbitzuaren helburu nagusia udalerrira begirako hezkuntza sistema osatua eraikitzen laguntzea, aukera berdintasuneko politikak garatzea, hezkuntza sistema formaletik at hezteko baliabideak ugaritzea eta prestakuntzarako eskaintza hobetzea dira; hori guztia hezkuntza proiektu integral baten baitan eta hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileen parte-hartze zuzenaren bitartez.

Proiektua hau Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan barneratuta dagoen Hezkuntza Mahaiak garatzen du.

Hezkuntza proiektuaren printzipioak

  • Prestakuntza: Gaitasunen garapen eta ikaskuntza esanguratsua, norbanakoaren gaitasunak aintzat hartuz.
  • Inklusioa: Inklusio osoa, pertsona guztiak bere baitan hartuz eta guztion beharretara egokituz.
  • Parte-hartzea: Herritar eta herriko hezkuntza eragileen arteko lankidetza eta parte hartzea sustatzea.
  • Herri identitatea: Herriko kulturaren, ohituren, ezaugarrien eta historiaren ezagutza eta transmisioa bermatzea.
  • Elkarbizitza: Pertsonen arteko errespetua eta bizikidetza egokirako esku-hartzea.
  • Euskara: Euskara hezkuntza jardunaren elementu integratzaile bihurtzea.
  • Hezkidetza: Bazterketa mota ororen eta genero indarkeriaren aurkako heziketa bultzatzea.
  • Kulturartekotasuna: Udalerriko kultur adierazpen eta ohitura ezberdinen ezagutza eta aitortza bideratzea.
  • Sormena: Egiten eta ekiten ikastea, oztopoak erronka bihurtzeko ahalegina eta sormena balioetsiz.
  • Iraunkortasuna: Izaera globalaz jabetutako herritarrak heztea.
  • Jolasa: Udalerria herri hezitzaile bihurtzea, haur eta gazteak oinarri hartuz eta jolask eta jolas guneak sormen gisa ulertuz.

Hezkuntza komunitatea

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea
Tel.: 943751937
E-posta: 012970aa@hezkuntza.net

Bigarren Hezkuntzako ikastetxea
Tel.: 943752365
E-posta: 012946aa@hezkuntza.net

Haurreskola
Tel.: 943751332
E-posta: soraluze.soraluze@haurreskolak.eus

Helduen Heziketa Iraunkorra (EPA)
Tel.: 943753017
E-posta: 012266aa@hezkuntza.net

Musika Eskola
Tel.: 943751544
E-posta: soraluzemusika@gmail.com

Atxolin Guraso Elkartea
E-posta: atxolinige@hotmail.com

Keixeta Guraso Elkartea
E-posta: keixetaige@gmail.com

Kukumixo Aisialdi Taldea
Tel.: 943751304
E-posta: euskara@pilpilean.eus