Kultura

Lekua: Udaletxea. Santa Ana kalea, 1. 20590 SORALUZE
Telefonoa: 943753043
E-posta:
Arduraduna: Mikel Leunda

Zerbitzuaren helburu nagusiak kultur ondarea zaintzea, babestea, zaharberritzea, baloratzea eta hedatzea eta arteen eremuko sorrera, ekoizpena eta zabalkundea dira, hainbat alorretan: literatura, ahozko tradizioa, musika, antzerkia, dantza, ikusmen arteak eta eskulangintza.

Ekipamenduak

Helbidea: Kiroldegiko 2. solairuan. Baltegieta 2, 20590 Soraluze. 

Liburutegia

Telefonoa: 943752074
E-maila:
Ordutegia: Astelehenak (16:30-19:30); Astearte, asteazken eta ostegunak (11:00-13:00 eta 16:30-19:30); Ostiralak (16:00-19:00).
Arduradun teknikoa: Amaia Aldai.

Udal liburutegia adin guztietako pertsonei zuzendutako zerbitzu publikoa da. Bertako erabiltzaileei era guztietako ezagutza eta informazioa modu eroso eta baliagarrian eskaintzen dien tokiko informazio-gunea da.

Zerbitzuak

  • Liburutegiaren funtsen  kontsulta euskarri desberdinetan. Katalogora sartu.
  • Informazio eta erreferentzia zerbitzua
  • Internet zerbitzua
  • Fotokopia zerbitzua
  • Mailegu zerbitzua: Udal liburutegien sare informatikoan oinarrituta
  • Liburutegien arteko mailegua
  • Irakurzaletasunaren susperketa
  • Erabiltzaileen prestaketa

Erakusketa-gela

Arte-diziplina ezberdinei buruzko (argazkilaritza, eskulangintza, margolaritza...) erakusketak hartzen dituen 50 m2ko areto ekipatua.

Bertan erakusketa antolatu nahi duen edozein norbanako edo elkartek kultura zerbitzuan egin behar du eskaera.

Herri Antzokia

170 lagunentzako edudiera duen areto balioanitza, antzerki, zine eta dantza ikuskizunetarako ez ezik bilera, hitzaldi eta antzerakoak burutzeko prestatua.

Udalaz gainera, irabazi asmorik gabeko edozein elkartek dauka bertan ekintzak egiteko aukera, aurrez dagokion eskaera eginda.