Parekidetasuna

Helbidea: Soraluzeko Udala. Santa Ana, 1 (20590)
Tel.: 943753043
E-posta: berdintasuna@soraluze.eus
Arduradun Teknikoa: Yoana Azpitarte
Ordutegia:  ostegunetan 10:00tatik - 16:00tara
Arduradun Politikoa: Ainara Osoro

Berdintasun zerbitzuaren helburu orokorra berdintasun politikak bultzatzea da, hau da, emakume eta gizonen artean bizitzako arlo guztietan bai esparru pribatuan  eta bai esparru publikoan dauden desberdintasunei aurre egitea eta sexuen arteko berdintasuna sustatzea aniztasuna kontuan hartuz.

Helburu zehatzak

Ezberdintasunei aurre egin emakumeen eta gizonen artean eskubide, tratu eta aukera berdintasuna eremu guztietan bultzatuz  eta genero ikuspegia udaleko politika eta ekintza guztietan txertatuz. 

Berdintasun, indarkeri matxista eta sexualitate inguruan dauden eskubideei, zerbitzuei, baliabideei, laguntzeei…,  buruzko orientazioa eta/edo informazioa eskaini.

Emakumeen norbanakoaren, taldearen eta gizartearen ahalduntzeari zuzendutako aldizkako kurtso, tailer, hitzaldi…, ezberdinak eskaini Soraluzeko emakumeen parte hartze sozio-politikoa indartzeko  eta areagotzeko.

Ikastetxeetan, pertsonal tekniko eta politikoetan, elkarteetan, udaleko eragileetan, eta Soraluzeko herritar guztietan errespetua, zaintzaren etika, berdintasuna, eta elkartasuna bultzatzen dituzten balioak bultzatu formazio saio eta/edo sentsibilizazio kanpaina ezberdinen bitartez .

Emakumeen aurkako indarkeri matxista eta jarrera diskriminatzaileak ekidin ahal izateko lanean aritu sentsibilizazio kanpainan ezberdinen bitartez. Genero indarkeriaren eta sexuaren biktima diren emakumeei arreta hobea eman erakundeen arteko Soraluzeko protokoloaren bitartez.

Lotura interesgarriak

Dokumentuak