Alazne Arizaga eta Mª Cruz Zuloaga Ontziratu Zazitezen azken sarituak
17/12/2014
Ontziratu zaitez kanpainari amaiera eman dion azken zozketa egin da. Alazne Arizaga eta Mª Cruz Zuloaga izan dira sarituak. Bakoitzak bost euroko balioa duten bost ticket jaso dituzte kanpainan parte hartzen ari diren dendetan kontsumitzeko.
Arraindegi, fruitategi edo harategian, tuperra erabiliz, ohitura jasangarriei bultzada bat eman eta plastiko nahiz paperaren erabilera murriztea izan du helburu kanpaina honek. Ildo honetatik, herritarrak erosketak tuperrekin egiten jarraitzera animatu nahi dituzte Jasangarritasun taldekoek.