Hezkuntza Proiektuaren helburuak zehazteari ekin diote
27/02/2015
Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua adosteko prozesu parte hartzailearen baitan herritarrentzako bigarren bilera irekia egin zen azteazkenean. Bertaratutako 27 herritarren artean hezkuntza proiektuaren ezaugarriak berretsi ondoren helburu orokorrak adosteari ekin zioten.
Horretaz gain Hezkuntza Proiektuaren aitzakipean Soraluzeko haur eta gazteekin egin dituzten parte hartze saioen berri ere eman zuten bertan. Saio hauek eman dutenaren akta osoa laster egingo dute publiko.
Hezkuntzako eragile ezberdinekin banakako bilerak egiteari ekingo diote orain eta hurrengo Hezkuntza Mahaia martxoaren bukaera aldera aurreikusten dute.