Ponpa berriak igerilekuan

Ponpa berriak igerilekuan

2021/03/08
Udalak kiroldegiko ura berriztatzen duten ponpak aldatu ditu; ponpa berriek eraginkortasun hidrauliko handiagoa dute eta, ondorioz, energiaren kontsumoa gutxitu egingo da.

Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak igerilekuko bi ponpa zaharberritzeko lanak kontratatu ditu.

Ponpa hauek ezinbesteko elementuak dira, igerilekuko ura berriztatzen baitute.

Ura berriztatzeko sistemak 3 ponpa dauzka, eta horietatik bi aldatu dira.

Ponpa berri hauen eraginkortasun hidraulikoa zaharrena baino dezentez hobea da; eta, ondorioz, energiaren  kontsumoa gutxitu egingo da, erosketan egindako inbertsioa 4 urte baino gutxiagoko epean amortizatuz.

Lan hauek 7.701,17 euroko ko kostua izango dute eta JUPER enpresak burutuko ditu.