Jaietako kartelen erakusketa

Jaietako kartelen erakusketa

2019/06/13
Astelehenaz geroztik dago zabalik aurtengo Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren marrazkiekin osatutako erakusketa; sariak bihar, ostiralean, banatuko dira, arratsaldeko 6etan.

Astelehenean zabaldu zen, eta larunbatera arte dago zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.

Lehiaketan lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloko ikasleek hartu dute parte, 1. mailatik 6. mailara artekoak.

Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 19:00etatik 20:30era.
  • Larunbata: 12:00etatik 13:30era.

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia ostiralean egingo da, arratsaldeko 6etan, erakusketa-aretoan.

Sariak

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria. 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria. 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

 Parte-hartzaile guztiek opari jasoko dute.