Konpost gunea zakarrontzi
Soraluzeko konpost gune bat zaborrez beteta.

Konpost gunea zakarrontzi

2022/11/22
Herrian dauden hiru konpost guneetan zabor ugari topatu da, bereziki Etxaburuetako gunean txakurren kaka-poltsak botatzen direla ikusi da. Herritarrek hartu duten ohitura gaitzetsi du Soraluzeko Udalak, eta zaborra botatzeko edukiontziak erabili behar direla gogorarazi du.

Soraluzeko Udalak konpost guneen egoerari buruzko jarraipena egitean irekita dauden guneetan zabor ugari topatu ditu. Hori horrela, bai Mankomunitatearen aldetik, bai Udalaren aldetik, herritarrei jakinarazi nahi zaie txakur gorotzak eta bestelako hondakinak dagokien edukiontzietan bota behar direla eta ez konpost gunean.
Beraz, herritarrei zakarrontzien erabilera egokia egitea eskatzen zaie horrela konpost guneen funtzionamendu egokia bermatuz.