Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2021/10/07
Gai-zerrendan zeuden puntu guztiak aho batez onartu zituzten udal korporazioa osatzen duten hamaika zinegotziek atzo arratsaldean egin zuten urriko ohiko osoko bilkuran.

Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2021ko uztailaren  7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • Kreditu aldaketak.

Aho batez onartu zen

  • 2022ko Ordenantza fiskalen aldaketa.

Aho batez onartu zen

  • Taxia. 2022rako tarifen proposamena.

Aho batez onartu zen

  • Kirol zerbitzuen lizitazio espedientearen hasiera eta pleguen onarpena.

Aho batez onartu zen

  • Terrazak eta balkoiak ixtea arautzen duen ordenantza.

Aho batez onartu zen

  • Iñigo Gabilondo Gallastegik, bere izenean eta beste jabekideak ordezkatuz, Soraluzeko Udalaren alde egindako bere jabetzako  lur sailaren lagapena.

Aho batez onartu zen

  • Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko udalaren eta ikastetxeen arteko hitzarmena.

Aho batez onartu zen

  • Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala.

Aho batez onartu zen

  • Ertzaintza eta udaltzaingoa elkarlanean aritzeko euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren, segurtasun sailaren bitartez, eta Euskadiko udalen arteko lankidetza-hitzarmena. Berrikuspena.

Aho batez onartu zen