Produktu fitosanitarioei buruzko ikastaroa

Produktu fitosanitarioei buruzko ikastaroa

2019/09/09
Fraisoro Nekazaritza Eskolak "Produktu fitosanitarioen aplikazioa" izenburuko ikastaroa antolatu du produktu hauekin lan egiten duten baserritar eta arloko profesionalei zuzenduta.

Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolak "Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea" izeneko oinarrizko ikastaro bat antolatu du.

Ikastaroak 25 orduko iraupena dauka, 50 euro balio du eta irailaren 23an hasiko da, eskolan bertan (Zizurkil)

Produktu fitosanitarioak dira laboreetan (baratzeetan , negutegietan …) gaixotasunak eta izurriteak prebenitzeko eta kontrolatzeko erabiltzen diren produktuak. Produktu fitosantarioen artean bi mota daude: profesionalak direnak eta etxean erabiltzen direnak edo profesionalak ez direnak (normalean ontzi txikietan saltzen dira).

Produktu fitosanitario profesionalak erosteko eta erabiltzeko aplikatzailearen txartela behar da, eta horretarako ezinbestekoa da arestian aipatutako ikastaroa egitea.

Txartela lortzeko baldintzak bi dira:
- %80ko bertaratze-portzentajea betetzea.
- Bukaeran egiten den azterketa erreza gainditzea.

Interesatuek eskolan eman behar dute izena, irailaren 16a baino lehen

Informazio gehiago 943692166 telefo-zenbakian edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidean.