Sexubizi babesgunea herriko jaietan

Sexubizi babesgunea herriko jaietan

2019/07/23
"Sexubizi" babesgunea jarriko du aurten ere udalak herriko jaietan; indarkeria matxistari aurre egiteko laguntza eta sexualitateari buruzko informazioa eskuratu daiteke bertan.

Iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere "Sexubizi" babesgunea jarriko dute herriko jaietan.

Babesgunea Udaleko Parekidetasun Batzordeak sustatzen duen ekimena da, babesgunea eta gune segurua eskaintzeko helburuarekin.

Bertan, indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahal izango dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena; baita sexualitateari buruzko informazioa eta materiala ere.

Babesgunea uztailaren 27an egongo da, 23:00etatik 2:00etara, Plaza Berrian.