Urari buruzko erakusketa martxan da, sariak banatu ostean
2015/03/11
Atzo ireki zen erakusketa aretoan Urari buruzko erakusketa. Erakusketako argazkiak Jasangarritasun Taldeak Kontrargirekin antolatutako urari buruzko argazki lehiaketako parte hartzaileenak dira. Guztira 19 argazki jaso dira eta Iñaki Oregi izan da irabazlea. Erakusketa zapatura arte egongo da ikusgai.
Urari buruzko argazki lehiaketan 19 lagunek parte hartu dute eta atzo egin zen sari banaketa.
Lehenengo saria Iñaki Oregik irabazi du eta bigarrena berriz Arkaitz Aranak. 16 urtez azpikoen artean parte hartzaile bakarra egon da, Gema Otero eta bera izan da beraz saritua.