TrámitesTramiteak

Tramiteak

Soraluzeko Udalak Herritarren Zerbitzurako Bulego bat du, tramiteak egiteko edo informazioa eskatzeko orduan, udal osorako leihatila bakar legez diharduen udal zerbitzua.

Herritar zaren aldetik, unean bertan egin ahal izango dituzun izapideetako batzuk hauek dira: Biztanleen Errolda eta ordaindutako ordainagirien egiaztagiriak lortzea, Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutako idazkiak eta eskaerak erregistratzea, sarrera-erregistroarekin batera doazen dokumentuak konpultsatzea edo abisu, kexa edo iradokizun bat egitea.

Gainera, obra-lizentziei, ziurtagiriei, ordainagirien helbideratzeei eta udal jarduera eta kanpainei buruzko informazioa ere eskatu ahal izango duzu, besteak beste.

Bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago, eta jendearen arretarako telefonoa 943-xxx-xxxda.

Jendaurreko ordutegia honako hau da:

  • Astelehenetik asteazkenera: 08:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:00etara.
  • Ostegun eta ostiraletan: 08:30etik 14:30era.
  • Udako ordutegia: Uztailaren 1etik irailaren 30era: 08:30etik 13:30era.

Telefono bidezko arreta-ordutegia

  • Astelehenetik asteazkenera: 08:00etatik 19:00etara.
  • Ostegun eta ostiraletan: 08:00etatik 15:30era.
  • Udako ordutegia: Uztailaren 1etik irailaren 30era: 08:00etatik 14:00etara.

Informazio gehiago udalaren webgunean

Era berean, "Tramiteak eta zerbitzuak" atalean, Udalak ematen dituen izapideak eta zerbitzuak jasotzen dira. Horietako asko online egin ahal izango dituzu, eta nola eta non izapidetu daitezkeen, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bete beharreko baldintzak jakinarazten dira. Izapide bakoitza egiteko beharrezkoak diren eskabide-inprimaki edo inprimaki guztiak ere deskarga daitezke.

Atal horretan, besteak beste, beken, diru-laguntzen eta laguntzen berri ematen da, bai eta indarrean dauden ikastaroen eta lehiaketen berri ere.

>> Ikus udal webgunean