Alkarrekin-en urteko batzarra

2016/11/25
"Alkarrekin Soraluze Eginez" parte-hartze prozesuaren baitan lanean diharduten lan-taldeak urteroko batzarrean bilduko dira bihar, egindakoaren errepasoa egin eta etorkizuneko egitasmoak adosteko.

"Alkarrekin Soraluze Eginez" parte-hartze prozesua Soraluze biziberritzeko oinarriak jartzen diharduen prozesua da; herritarrei parte hartzeko, ideiak proposatu eta hauek garatzeko espazioak eskaintzen dizkiena. Herritarren ahalduntzea ditu egitasmo honek oinarri eta bide.

Urtero garaitsu honetan egiten den moduan, bihar, larunbata, goizeko 9:30ean, Batzar Orokorra egingo dute prozesu honen baitako lantalde ezberdinetan lanean dabiltzan herritarrek.

Bertan, 2016. urtean zehar lantalde ezberdinek egindak lanaren berri emango da eta 2017. urtera begirako ekimen eta proposamenak aztertu eta eztabaidatuko dira. 

Hauxe izango da batzarrak izango duen egitaraua:

1.- Lan-taldeen aurkezkenak:

- Herri identitatea (Sorapedia).

- Hezkuntza (Herrixak Hezi. Soraluzeko Hezkuntza Proiektua).

- Mendiak eta ibaiak (Ibaixa plazentziatarren bizitzetan).

- Kirola (Kirol eguna).

- Haurrak eta gazteak (Ludoteka eta Gaztetxokoa Margotzen).

2.- Eztabaida.

3.- Hamaiketakoa.

Batzarra bertaratu nahiko lukeen edozein herritarri zabalik dago, orain artan lantaldeetan lanean aritu direnei nahiz lantalderen batean izena ematea nahiko lukeen edonori.

Animatu eta parte hartu!