Komunikazioa

Helbidea: Soraluzeko Udala. Santa Ana 1, 2. solairua (20590)
Tel.: 943753043
E – Posta: alkate@soraluze.eus

Komunikazio sailaren zeregina Soraluzeko Udalak duen estrategia politikoa garatzeko Komunikazio ekintzak zehaztea da. Komunikazio ahalegin honek Soraluzeko udalaren gardentasuna eta herritarrek informatuta egoteko duten eskubidea bermatzeko neurriak eta ekintzak zehaztera bideratuta daude.

Horrekin batera, herritarren parte hartzea eta elkarrekintza sustatu eta bermatzeko beharrezkoak diren komunikazio kanal eta bitartekoak ezartzen ditu.

Helburuak

Komunikazio estategiaren helburu nagusia honakoa da: herritarrekin eta udalaren baitan elkarrekikotasuna bermatuko duen kalitatezko komunikazio mekanismoak ezartzea.

Elkarrekikotasun kontzeptua hainbat arrazoigatik erabiltzen da:

  • Udalak duen estrategia politikoaren arabera, herritarren eta udalaren arteko distantzia murriztu nahi delako. Horrek gertuko komunikazioa eskatzen du.
  • Langileen arteko feedback-a eta komunikazioa bermatzeko tresnak ezartzen direlako.
  • Udalaren barne mailako funtzionamenduan ere elkarrekintzarako eta elkarlanerako tresnak jarri direlako.
  • Finean, komunikazioa alde anitzetakoa izan behar delako eta ez norabide bakarrekoa.

Helburu nagusi horren baitan beste azpi helburu batzuk ere badaude:

  • Udalak komunikatzen duen oro koherentea izatea. Diskurtso eta estrategia baten baitan kokatzea.
  • Udaleko barne funtzionamendua hobetzea. Langileek komunikatzen denaren berri izatea eta modu ordenatuan egitea.
  • Kalitatezko zerbitzuak eskaintzea zuzeneko harremanetan zein tresneria birtualetan.
  • Herritarrek udala gertu sentitzea. Eskura duten tresna gisa. Herritarren proposamen eta iritziek eragiteko gaitasuna dutela ikus araztea.
  • Orokorrean, Udalak komunikatzeko behar duen tresneria ezartzea eta garatzea.