Hezkuntza

Lekua: Udaletxea. Santa Ana kalea, 1. 20590 SORALUZE
Telefonoa: 943753043
E-posta: euskara@soraluze.eus
Arduraduna: Mikel Leunda

Zerbitzuaren helburu nagusia udalerrira begirako hezkuntza sistema osatua eraikitzen laguntzea, aukera berdintasuneko politikak garatzea, hezkuntza sistema formaletik at hezteko baliabideak ugaritzea eta prestakuntzarako eskaintza hobetzea dira; hori guztia hezkuntza proiektu integral baten baitan eta hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileen parte-hartze zuzenaren bitartez.

Proiektua hau Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan barneratuta dagoen Hezkuntza Mahaiak garatzen du.

Hezkuntza proiektuaren printzipioak

  • Prestakuntza: Gaitasunen garapen eta ikaskuntza esanguratsua, norbanakoaren gaitasunak aintzat hartuz.
  • Inklusioa: Inklusio osoa, pertsona guztiak bere baitan hartuz eta guztion beharretara egokituz.
  • Parte-hartzea: Herritar eta herriko hezkuntza eragileen arteko lankidetza eta parte hartzea sustatzea.
  • Herri identitatea: Herriko kulturaren, ohituren, ezaugarrien eta historiaren ezagutza eta transmisioa bermatzea.
  • Elkarbizitza: Pertsonen arteko errespetua eta bizikidetza egokirako esku-hartzea.
  • Euskara: Euskara hezkuntza jardunaren elementu integratzaile bihurtzea.
  • Hezkidetza: Bazterketa mota ororen eta genero indarkeriaren aurkako heziketa bultzatzea.
  • Kulturartekotasuna: Udalerriko kultur adierazpen eta ohitura ezberdinen ezagutza eta aitortza bideratzea.
  • Sormena: Egiten eta ekiten ikastea, oztopoak erronka bihurtzeko ahalegina eta sormena balioetsiz.
  • Iraunkortasuna: Izaera globalaz jabetutako herritarrak heztea.
  • Jolasa: Udalerria herri hezitzaile bihurtzea, haur eta gazteak oinarri hartuz eta jolask eta jolas guneak sormen gisa ulertuz.

Hezkuntza komunitatea

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea
Tel.: 943751937
E-posta: 012970aa@hezkuntza.net

Bigarren Hezkuntzako ikastetxea
Tel.: 943752365
E-posta: 012946aa@hezkuntza.net

Haurreskola
Tel.: 943751332
E-posta: soraluze.soraluze@haurreskolak.eus

Helduen Heziketa Iraunkorra (EPA)
Tel.: 943753017
E-posta: 012266aa@hezkuntza.net

Musika Eskola
Tel.: 943751544
E-posta: soraluzemusika@gmail.com

Atxolin Guraso Elkartea
E-posta: atxolinige@hotmail.com

Keixeta Guraso Elkartea
E-posta: keixetaige@gmail.com

Kukumixo Aisialdi Taldea
Tel.: 943751304
E-posta: euskara@pilpilean.eus

Ikasgela

Ikasgela 24 pertsonarentzako kabida duen bakarka ikasteko gunea da. Mahai bakoitzak ordenagailua entxufatzeko punta eta wifi konexioa dauzka.

Goi mailako ziklo formatiboetan edota unibertsitatean ikasten dabiltzan 18 urtez gorako herritarrei zuzendutako gunea da, bai eta, graduondokoak, masterrak, oposaketak edo antzekoak prestatzen diharduten pertsonei ere.

Urteko 365 egunetan dago zabalik, goizeko 8etatik gaueko 10etara.

Ikasgela erabiltzeko eskaera udaletxeko harrera bulegoan egin behar da edota https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/udal-tramiteak/ikasgela loturaren bitartez.

Musika Eskola

Soraluzeko Musika Eskola, Euskal Herriko Elkarteen erregistroan inskribatuta dagoen irabazi gabeko Elkarte bat da. Guraso eta  ikasle talde baten ekimenez sortua, musika artearen ikasketak eskaintzea, hedatzea eta sustatzea du helburu nagusitzat, erakusten dituen espezialitateen bitartez.

Gobernu organoak

Hurrengo organo kolegiatuez dago osatuta: Bazkideen Batzar Orokorra, Zuzendaritza Batzordea. Gestio pedagogikoa, errepresentazioa eta erantzukizuna: Soraluzeko Musika Eskolako Zuzendaria, Zuzendariaren Aholkularia, Irakasleon Klaustroa, Irakasleak eta Tutoreak.

Soraluzeko Musika Eskolako zuzendaria: Nagore Sanz

Soraluzeko Musika Eskolako aholkularia: Arhats Rekondo

Soraluzeko Musika Eskolako irakaslegoa: Domentx Uzin, Juan Arriola, Arhats Rekondo, Vanessa González, Juan Ignacio Zubia, Tzeitel Martín, Anabel Henao, Jennifer Cucalón, John Prieto, Itziar Burunza, Mikel Arakistain, Miguel Laguna eta  Aitor Aranburu.

Kontaktua

Telefonoa: 943 75 15 44

E posta: soraluzemusika@gmail.com

Gutxieneko matrikulatzeko adina

Beharrezkoa izango da, ikasleak lau urteak beteta izatea, edo matrikulatu den ikasturtean zehar betetzea.

Matrikulazio epea eta ondorioak

Matrikulazioa ikasturte berria hasi baino lehen gauzatuko da, maiatza eta ekaina bitartean.

Soraluzeko Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu espezialitateak

Klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, txistua, gaita, bonbardinoa, gitarra klasikoa, biolina, soinua, trikitixa, panderoa, pianoa, flauta, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa.

Espezialitate osagarriak

Musika hizkuntza, abesbatza, denetariko talde instrumentalak, konboak eta banda.

Kuotak

Ondorengoak dira 2018/2019 ikasturterako kuotak.

Ikasketa plana

Ondorengoa da Soraluzeko Musika Eskolaren ikasketa plana.