Ludoteka eta gaztelekuaren aisialdi-eskaintza zabala gabonetako oporretarako

Ekintza aukera zabala eskainiko dute Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 15a arte dago zabalik izena emateko epea.
Kalean da euskarazko produktuen aurtengo katalogoa

Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez, %30 merkeago eros daitezke euskarazko produktuak Iratxo, Arcelus eta Estankoa establezimenduetan urtarrilaren 5a bitartean.
"Hopper oilaskoerbia" pelikularen proiekzioa

"Hopper oilaskoerbia" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan.
Euskararen Nazioarteko Eguna

Adierazpena kaleratu dute igandeko Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian Udalak eta herriko Euskararen Aholku Batzordea osatzen duten euskalgintzako eragileek.
Greba feminista orokorra

Mugimendu feministak biharko deitu duen greba orokorrarekin bat egin dute Soraluzeko Udaleko langileek; udaletxea eta gainontzeko udal erakin gehienak itxita egongo dira bihar egun osoan.
"20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa

Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Estibaliz Urresola zuzendariaren "20.000 especies de abejas" filma proiektatuko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.
Eguraldia

Max: 18

Max: 17

Max: 12
AEMET-k emandako informazioa