Tokiko Garapena

Helbidea: Soraluzeko Udala. Santa Ana, 1 (20590)
Tel.: 943753043
E-posta: alkate@soraluze.eus

Helburuak

Herriko 3 sektoreetan jarduten duten eragile ezberdinen artean egon litezkeen sinergiak baliatuz hauen jarduera indartu eta era bateratu batean lan egitea, ondoko helburuak lortzeko asmoz:

  • Herri mailako garapen sozio-ekonomikoa sustatu.
  • Sektoreetako bakoitzean jarduten duten eragile ezberdinen garapena bultzatu.
  • Herritarren eta herriko eragileen arteko kohesioa sustatu.
  • Langabezi tasa jaitsi.

Aldi berean, eragile hauetako bakoitzak eduki ditzakeen kezka, zalantza, kontsulta, etab.i erantzuna emateko asmoz egiten dugu lan, beren kontsulta pertsonalizatuetara egokituaz.