Kalean da apirileko agenda kulturala

2016/04/07
"Ocho Apellidos Catalanes" filma arrakastatsua eta Alex Rabanalen monologoak dira Udaleko Kultura Sailak apirilerako prestatu duen programazioan aurkitu daitezkeen ikuskizunetako batzuk.

Udaleko Kultura Sailak eman du ezagutzera dagoeneko apirilerako antolatu dituen kultur ekintza ezberdinen egitaraua.

Agendan nabarmentzekoak dira "Ostegunetako Pelikulak" zikloko azken bi filmak: "Ocho apellidos catalanes" eta "Omar"; orain estreinatzen den "Poltsikoko Ikuskizunak" zikloko bi ikuskizun: Alex Rabanal eta Mario Simancas bikotearen monologoak eta Badut taldearen "Zirriborro" antzezlana; eta haurrentzako ipuin kontaketa saioak "Ipuinaren ordua" zikloaren baitan.

Apirilean herrian antolatutako ekintzen berri izateko kontsultatu Agenda saila.